Kylie Minogue, Pulp, Michael Kiwanuka, Bad Gyal, Nathy Peluso eta Raye artistak kartelburu 2025eko Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen aurrerapenean

  • Kylie Minogue, Pulp, Michael Kiwanuka, Bad Gyal, Nathy Peluso eta Raye artistak kartelburu 2025eko Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen aurrerapenean

  • Bicep present CHROMA (AV DJ set), L’Impératrice, Polo & Pan, Orbital, The Blessed Madonna presents WE STILL BELIEVE, Amyl and The Sniffers, Amaia, Ca7riel y Paco Amoroso, Carolina Durante, Jessica Pratt eta beste izen asko edizio honetako artisten zerrendan
  • Jaialdiaren  hemezortzigarren edizioa 2025eko uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da, Bilboko Kobetamendin
  • Aurreko edizioren batera joan diren zaleei zuzendutako aurre-salmenta esklusiboa bihar, abenduaren 5ean, hasiko da; Fan salmentarako erregistroa prest dago jada jaialdiaren webgunean, eta abenduaren 9tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak; azkenik, salmenta orokorra abenduaren 11n abiatuko da, 12:00etan

Bilbao BBK Live amaigabeko esperientzia baten epizentro bihurtuko da uztailaren 10ean, 11n eta 12an, eguna eta gaua, hiria eta mendia, pintxoak eta beatak, intimitatea eta kolektibotasuna uztartzen dituen kontakizun baten protagonista izango baitira Kobetamendira hurbiltzen direnak. Ekitaldi global bat, garai eta muga guztiez gaindiko artistak biltzen dituena, baita jaialdi hau esperientzia paregabeen mosaiko bihurtzen dute ikus-entzuleak ere, hautu bakoitzak bide pertsonal eta errepikaezin bat dakarren aldetik. Musika da jaialdiaren bihotza eta, horregatik, edizio honetan gure artean izango ditugun lehen artistak iragarriko ditugu gaur.

Kylie Minogue da kartelburu nagusi; pop estiloan izar ukaezinak Tension II albumeko abestiez gain, Padam Padam arrakasta eta bere hiru hamarkadako ibilbidean ondutako klasikoak ere eskainiko dizkigu ikuskizunean. Eta australiar ikonoarekin batera, 90eko hamarkadako soinua definitu zuen Pulp britpop taldea, Jarvis Cocker karismatikoa buru, belaunaldi oso baten sinbolo. Halaber, Erresuma Batutik musika garaikidearen ahots hunkigarrienetako bat, Michael Kiwanuka, bere soul eta folk estiloen nahasketarekin. Musika urbanoaren erregina izaki, Bad Gyal ere kartelburuetako bat izango dugu, hiru Latin Grammy irabazi berri dituen Nathy Peluso handiarekin batera, zeinak barru-barruko kontakizun gordina ekarriko digun GRASA lanean; horietaz gain, azken aldiko ezusteko garrantzitsuenetako bat ere etorriko da, Raye britainiarra, My 21st Century Blues albumeko R & Bsoul eta dance fusioarekin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 4
  • Gaia Musika