Juan Mari Beltran Argiñena, 2024ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

  • Juan Mari Beltran Argiñena, 2024ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

  • Golardoak Soinuenea - Herri Musikaren Txokoaren sortzailearen lana goraipatzen du, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeagatik

Eusko Ikaskuntzak ezagutzara eman berri du gaur Donostian 2024ko Manuel Lekuona Saria: Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947) musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakaslea.

Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak goratzeko eta Beltranen kasuan, epaimahaiak adierazi duenez, "bere lana dibulgazio multidimentsionala izan da, txikitik unibertsalera joan da. Izan ere, instrumentu-familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen laguntzen du". Gainera, "ondareari abanguardiako itxura ematen asmatu du eta, prestigio gabeko musika-tresnei merezi duten errekonozimendua eman die".

Haurra zelarik, Juan Mari Beltranek Etxarri Aranatzen hasi zuen bere musika ibilbidea klarinete eta txistulari gisa, eta 16 urterekin Argia - Donostiako Euskal Dantzari Taldean sartu zen. Irakasle gisa, Hernaniko Musika Eskolan eman zituen lehen urratsak alboka, dultzaina, txalaparta, txanbela eta txistua irakasten.

1960ko hamarkadan, musika herrikoiari buruzko materialak biltzen hasi zen, formatu eta modalitate guztietan. Bilduma partikular hori Soinuenea - Herri Musika Txokoaren ernamuina izan zen, 2002. urtean Oiartzunen ateak ireki zituen folklore tradizionalaren inguruko dokumentazio, sustapen eta topaketarako zentroarena. Euskal Herrian bakarra da museoa eta jarduera gune garrantzitsu ere bada, bertan instrumentuak, partiturak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta grabazioak biltzen dira, etnomusikologian espezializatutako liburutegi batekin batera. Soinuenea kultur transmisioaren esparruan egindako lan sendo eta iraunkorrenetako bat da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 5
  • Gaia Musika