"Akelarre" eta "Ane", film dramatiko onenaren Feroz sarirako izendatuta

  • "Akelarre"k sei izendapen pilatu ditu, besteak beste Amaia Aberasturirena. Argazkia: David Herranz
eitb.eus

  • DataAbenduak 11
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Pelikulotako bi aktore protagonistak, Amaia Aberasturi eta Patricia Lopez Arnaiz, ere ageri dira zinema sari hauetarako izendatuen zerrendan.

Akelarre eta Ane EiTBren parte-hartzea duten euskal pelikulak dira Feroz sarietan, Espainiako Zinema-Informatzaileek Elkarteak ematen dituen sarietan, pelikula dramatiko onenaren garaikurra irabazteko hautagaietako bi.

Akelarre Pablo Aguero argentinar zinemagileak zuzendutako filmak sei izendapen pilatu ditu, hala nola pelikula onenarena, emakumezko aktore onenarena (Amaia Aberasturi) eta musika onenarena (Maite Arroitajauregi, Mursego, eta Aranzazu Calleja).

Ane-k hiru sari irabaz ditzake espainiar zinemaren sarietan, pelikula onenarena, emakumezko aktore protagonista onenarena (Patricia Lopez Arnaiz) eta gidoi onenarena (Marina Pares eta David Perez Sañudo).

Gainera, Koldo Uriarte eta Bingen Mendizabal musika onenaren sarirako izendatuta daude Baby Juanma Bajo Ulloaren pelikulan egindako lanagatik; eta Ramon Bareak bigarren mailako aktore onenaren saria irabaz lezake La boda de Rosa pelikulan egin duen lanagatik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri