"Renata"

Aretxabaleta 2025(e)ko Martxoak 16
  • "Renata"

Renata hil eta berpiztu egiten da etengabe. Inoiz pentsatu gabeko modurik absudoenetan hiltzen da. Bizitza eta heriotzaren artean joan etorrian ibiliko da.

Renataren bidaia aukera on bat da duala den guzti horretaz hitz egiteko. Heriotza eta bizitza. Errealitatea eta mundu birtuala. Kolektikoa eta bakardadea.

Eszenatokian lau aktore eta pertsonaia asko ikusiko ditugu. Erritmo frenetiko eta komiko baten laguntzaz pertsonaia guzti hauek Renata lagundu eta zirikatuko dute.

Eszenografia koloresu, bizi eta mugikorra izango da irudikatu nahi ditugun bi munduak marrazteko modua.

Musikak ere garrantzi handia izango du trama honetan, joku eszeniko biziari erritmoa eta freskotasuna emanaz.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta testua: Iraia Elias, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala, Amancay Gaztañaga
  • Zuzendaritza bidelaguna: Espe Lopez
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argiztapena: Imanol Garcia
  • Eszenografia: Kamikaz Kolektiboa eta Xanti Agirrezabala
  • Musika: Eñaut Gaztañaga
  • Diseinu grafikoa: Holy Fire Studio
  • Eszena argazkiak: Iker Gozategi
  • Kolaborazioak: Odei Barroso, Xabier Euzkitze
  • Ekoizpena eta banaketa: Kamikaz Kolektiboa

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKamikaz Kolektiboa
  • Data 2025(e)ko Martxoak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaZaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zaraia Aretoa, Aretxabaleta

Non