Iñaki Palacios musikariak (Vitoria-Gasteiz 1988) txistuaren irudi berritua aurkezten du. Bere abestietan folk tematika bat aurkitzen dugu, genero honetako korronte berriei begira, orain arte gure lurraldean hain errotuta zegoen instrumentu honi lagundu ez zioten elementuak eta erritmoak sartuz. Argizaiola lan ausarta eta berritzailea da, eta, beste artista batzuen artean, Kalakan eta Mikel Urdangarinen lankidetza nabarmentzen da.