Apirilaren 4an, ostirala, Banda Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko auditoriora itzuliko da "Udaberriaren omenez” ikuskizunarekin. Kontzertu honetan Iker Sanchez Silva euskal zuzendari gaztea jarriko da Bandaren buru. Iker Sánchez, gaur egun, BilbaoSinfonietta taldeko zuzendari artistikoa da, musika eremu benetan moldakorrak jorratzeko gai den taldea.
Besteak beste, Óscar Navarroren Downey Overture, Aaron Coplanden El salón México, Alfred Reeden The Hounds of Spring, Leonard Bernesteinen Slava! eta David Maslankaren Give Us This Day entzun ahal izango dira, indarra, lirismoa eta udaberriko ospakizuna batzen dituen hautaketan. Kontzertua 18:30etik aurrera izango da Arriagako J.C. Musika Kontserbatorioan. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Euskalduna Jauregiko kontzertu-zikloa apirilaren 13an amaituko da, igandean, "Betiko argia" programarekin. Denboraldiko emanaldi berezienetako bat izango da. Izan ere, Bandak eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak Lorena Ferreiro sopranoa eta Basilio Astúlezek gidatutako Leioako San Juan Bautista Abesbatza izango dituzte lagun. Rutterren Réquiem ospetsuaz gain, Musikeneko Konposizio Sailak osatutako obra bat estreinatuko da kontzertu honetan. “Musika argi-iturri da gure ametsen betierekotasunerako” kontzertuaren inspirazioa izango da, eta amaiera ezin hobea emango dio udaberriko denboraldiari.