Basque Culinary Center munduan aitzindaria den erakunde akademiko bat da. Euskadiko chef onenetako zortzik sortu dute, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Gainera, munduko itzal handiko hamaika chefek parte hartzen dute.
Basque Culinary Centerren helburu nagusiak dira goi-mailako prestakuntza ematea, ikertzea, eta gastronomia eta elikadura berritzea eta sustatzea.
2011ko irailean sortu ginenetik, arlo honetako nazioarteko erreferentzia izateko egiten dugu lan, bai eta, Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikoaren eragile gisa sustatzeko ere. Halaber, sustapen-jarduera ugari egiten ditugu.