Amaia KZ Irungo Udalak kudeatzen duen kultur zentro bat da. Bere helburua kultura hedatzea da, ekitaldien eta ikuskizunen bitartez (antzerkia, dantza, musika,...); horiez gain, erakusketak eta hitzaldiak ere eskaintzen ditu. Hauek dira zentroak dituen espazioak:
- Erakusketa-aretoa: Zenbait aretok osatzen dute, eta guztira, 200 m²-ko azalera dauka. Aukera ematen dute obra plastikoen erakusketak egiteko, bai pinturakoak edo grafikoak bai eskulturakoak.
- Auditorioa: Auditorioak 600 lagun eserita hartzeko edukiera dauka, eta zineko, antzerkiko, dantzako, musikako eta bideoproiekzioko jarduerak egiten dira bertan.
- Hitzaldi-aretoa: Auditorioko harmail-azpiko solairuan, 85 lagunentzako edukiera duen areto bat gaitu da. Leku hori egokia da formatu txikiko kultur hedapenerako jarduerak egiteko (hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, etab.).
Dantza-aretoa: 100 m²-ko aretoa da, eta horrelako lekuek berezko dituzten elementuak dauzka (oreka-barrak, ispiluak, oholtza mugikorra, etab.). Aukera ematen du gorputz-adierazpeneko, dantza klasikoko eta modernoko, eta euskal dantzako jarduerak-eta egiteko. Era berean, bere perimetroko gelan, behar adinako azpiegitura dauka erakusketa-areto bezala erabiltzeko.
Zabalera |
14 m |
Sakonera |
16 m |
Altuera |
7 m |
600.
ARGIZTAPENA
Zentroak 35 mm-ko proiektagailu bat dauka, eta 16 mm-ko beste bat, formatu bereko filmak emateko. Aretoa, gainera, egokituta dago, filmak dolby-stereo sisteman eta cinemascopen ikusteko. Bideoak proiektatzeko sistema osatu eta oso aurreratu batek aukera ematen du edozein film pantaila handian nahiz hitzaldi-aretoan ikusteko. Eszenatokiaren oinean dagoen jasogailuak aukera ematen du materiala biltegitik kargatzeko eta deskargatzeko. Besaulkien azkeneko lerroan, argi- eta sonu-ekipoen kontrol-mahaiak daude.
TALDE TEKNIKOA
Profil anitzeko 3 pertsona.