Sancho el Sabio fundazioak oraindik ere sortu zeneko helburuak ditu: euskal kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, zaindu eta hedatzea. Ibilbide luze horretan euskal dokumentazioaren fondo aberats eta osatuenetako bat lortu du: XV. mendeaz geroztiko eskuizkribuak, XVI. mendeaz geroztiko inprimakiak eta material kartografikoa, XVIII. mendeaz geroztiko material grafikoa, eta beste hainbat material, teknologia berrien ondorio diren euskarrietan jasoak.
Halaber, Fundazioa sortu zenetik kontuan hartutako eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko egungo lurraldeak (Euskadi), Nafarroako Foru Komunitatea eta Pirinio Atlantikoak Departamenduko Iparraldea biltzen ditu. Gainera, arrazoi historikoak direla-eta, kontuan hartzen dira hegoaldetik Ebro ibaiak eta iparraldetik Garona ibaiak mugatzen duen eremuaren barne geratzen diren lurralde mugakideak ere.
Arabari buruz Arabako historiari eta kulturari buruzko hitzaldi zikloa
"Arabari buruz" hitzaldi zikloa: "Posible al da atzerriratutako Arabako ondarea berreskuratzea?"