Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:
Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat.
Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:
"Autoargitalpena erresistentzia gisa"
"IKUS-ENTZUNEZKO METRAILA: Sorkuntza-tailerra"
"Arkitekturako maketen tailerra. Teoria eta praktika. Uribitarte40 aretoaren maketa"