Adierazpen kultural orori irekitako auzokoen topagunea da Sarean.
Gaur eguneko proiektuak zenbait hamarkada atzerago aurkitzen ditugun aurretikoak diren elkarte baten jarduerari berrekitea bilatzen du. Aurretiko horietan San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala auzoetako eragile sortzaile eta solidarioen arteko komunikazioaren emaitzak daude. Sarean elkartearen gune neuralgikoa Mariaren Bihotza Plazan duen lokala da.
Lokala, izaera esperimental eta didaktikoa duen gune ludikoa izanik, elkarteak programatutako jarduera askoren aterpea da. Baita taberna-jatetxe batena ere, zeinek bere eskaintza gastronomikoaz ingurune honetako kultur aniztasunaren isla izan nahi du.
Misioa
San Frantzisko auzoan gizartearen kohesioa eta kulturen arteko baterakidetasuna indartzea, hiritarren parte-hartzean oinarrituriko jarduera sozio-kulturalak antolatuz.
Helburuak
Jarduerak
Elkartearen zergatia funtsean jardueren antolaketa da. Haietako zenbaitzuk urtean zehar aldiro burutzen dira, besteak jardun puntualak edo auzoko gainontzeko kolektiboekin batera egindakoak dira, Gau Irekia kasurako.
Sarean elkarteak, besteak beste, honako arloetara bideratzen du bere jarduna: