Harrobi Dantza Bertikala

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Harrobi Dantza Bertikala

Natura mugimenduaren euskarri baliatuz, dantza bertikala eta  sorkuntza garaikidea euskal kultura eta nortasunarekin bat.

Naturan dantza bertikalaren bidez egindako eskuhartze artistikoak era  globalean zabaltzeko asmoz, Janire Etxabek 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia Diman sortu zuen.

Jarduera artistikoaz gain, dantza bertikalaren bidez publiko ezberdinetara heltzeko eta hauek gure hizkuntza eta kulturarekin sentzibilizatzeko asmoz Dingilizke egitasmoaren barruan 4 soka, euskarri, ezberdin sortu zituen: formakuntzak trinkoak konpainiako dantzariekin; intentsiboak kanpoko koreografoekin; solasaldi dantzatuak; proiekzioak; naturan egindako sorkuntza koreografiko guneetara irteerak eta intentsiboen eskaintza Bizkaiko mendi federazioko goi mendi eskolaren bitartez.

Egun, konpainia «HARRIA HERRIA» eta Oreka TX txalapartariekin «DENDU» emanaldian ari da lanean. “Harria Herria” SAREAn, euskal antzoki publikoen sareak eta ADDEk gomendatutako Euskal Herriko dantza lanen katalogoan dago.

Aldi berean, Euskal Herriko natura eta hiri-guneetan hainbat esku-hartze  dokumentatzen jarraitzen du.