NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean, LABO espazio eta hizkuntza eszeniko berrien programaren eta LABO XL jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).
Hurrengo plazetan antzeztu dugu: Sala Negra (Teatros del Canal), Gazteszena Antzokia (Egia K.E.), Feria Internacional de Danza y Teatro de Huesca, Dantza Hirian, dFeria, BAD Bilbao, Propulsa Galicia, Vila-real en Dansa edo Le Temps d’aimer la Danse, besteak beste.
Hurrengo sorkuntza eta ekoizpen laguntzak jaso ditugu: Produkzioak I (Eusko Jaurlaritza), Cruces (Camino Escena Norte), Sortutakoak (Dantzagunea), Aterpean (Dantza Hirian), Bilbao Eszena (Bilboko Udala) edo Baratza Sorkuntza (Baratza Aretoa), besteak beste.
Babesa: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Etxepare Euskal Institutua, Dantzagunea, besteak beste.