Anita Maravillas

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Anita Maravillas

Anita maravillas teatro, bere osotasunean, titereen eta objektuen antzerkiaren zerbitzura dagoen antzerki taldea da. Eskarmentu eta esperientzi luzea daukate beraien lehen pausoak Bartzelonako eskola ezberdinetan formatu zirenetik. Pepe Otal, Jordi Bertrand edo ta Cia Herta Frankelekin teknika ezberdinetan eta panpin konstrukzioan formatu ziren. Taldearen sorkuntzak, beti estuki lotuta egon dira, Zornotza aretoa eta Portal 71 produktorarekin.

Anita Maravillas, panpin eta manipulazioaren etengabeko ikerkuntzan bizi da, lan bakoitzerako aktore eta panpinek elkarlanean eman ditzaketen aukeretan lan egiten dute, antzerki kodigo berrietan murgiltzeko.

Umorea, gure lanen beste ezaugarri garrantzitsu bat da, famili guztiarentzako umorean lan egiten dugu. Hortarako, Panpinen mundu bisualak eskeintzen duen zoramenaz eta gure "akatsetatik" sortzen diren egoeretaz baliatzen gara.

Azkenik, ezin ahaztu guretzako tailerrak zer suposatzen duen. Bertan pertsonaia bakoitza diseinatu eta sortzen dugu, istorioak bere lehen arnasa har dezan. Gure estetika, beste ezaugarri garrantzitsu bat dugu, estetikak manipulazioarekin bat, bila gabiltzan mugimendu kalitatea eskeintzen digu, "bizitza ilusioa"lortuz.

Webgunea




Konpainiaren ikuskizunak