Matxalen Bilbao Cia Danza

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Matxalen Bilbao Cia Danza

Sortzaile gisa daramatzan 15 urteetan,hiztegi pertsonala osatu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsabidea sakontzean eta garatzean interesa jarrita, zorrotz eta modu metodikoan, bere kezkei behin eta berriz ekiten die, bide koherente bat eginez. Bide horretan, agerian gelditzen da mugimendurako duen joera eta duen espazio-denbora antolaketa, ideiak adierazteko bide gisa.

EHU Unibertsitateko Oinarrizko Hezkuntzako diploma du, Giza Zientzietako espezialitatean. 2007-2008an, EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Unibertsitate Masterra eskuratu zuen.

1998az geroztik, interpretazio eta koreografo lana, dantza garaikideko irakasle lanarekin tartekatzen du.