"Mr. Bo"

  • "Mr. Bo"

Mr. Bo (Bo jauna) maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoekin alderatuta ikuskizun hau haur txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik gorakoentzat. Clowna eta Naifa uztartuko ditugu horretarako. Nagusi bat eta hiru zerbitzari, boterearen miseria eta keriak azalerazteko jardunean. Betiere, umoretik. Izan ere horixe baita egitasmo honen gako eta erronka, komedia sustrai, enbor, adareta lore izatea; guztiok gozatzeko moduko fruitua emango badu.

Xalotasunetik helduko diogu gaiaren sakontasunari. Naif hitza oso egokia ikusten dugu, bere lehen adieran, ikuskizun hau deskribatzeko: Obra artistiko bat non errealitatea, nahita, xalotasunez, itxuraz modu infantilean, poesiaz eta sinpletasunez islatzen den.

Bo jaunak esaten dituen guztiak betetzera ohituta daude hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate Nagusiaren, Bo jaunaren, agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean.

Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da...

Fitxa artistikoa

  • Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza
  • Argiztapen diseinua: Edu Berja
  • Musika: Adrián García de los Ojos
  • Iruditeria: Javi Tirado
  • Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez (laguntzailea Inma Gómez)
  • Zuzendaritza laguntzailea: Javi Tirado
  • Teknikariak biran: Edu Berja, Unai Barrio
  • Diseinu grafikoa: Ane Pikaza
  • Argazkiak: Asier Corera
  • Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo
  • Produkzioa: Marie de Jongh
  • Komunikazioa: Irene Zarrabeitia


Laburrean



Hurrengo ekitaldiak

  • Maiatzak 24

    Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra) [Donostia / San Sebastián]