"Together To Get There"


Biren arteko topaketa, besarkada bat, bestearen sentimendua, hitzik gabeko komunikazioa, bien artean sortutako mundu batean murgildutako denboraren sentimendua. Elkarren arteko laguntza. Inoiz amaituko ez balitz bezala zabaldu eta gelditzen den denbora.

Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zatiak erortzen hasten dira, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra; uztea eta kontrolatzeko gogoa.
Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia eta antzezlana: Akira Yoshida & Lali Ayguadé.
  • Musika: Donald Beteille.
  • Argiztapen diseinua: Fermin Izko.
  • Jantziak: Ferrán Casanova.
  • Dramaturgia: Jordi Oriol.
  • Ekoizpen laguntzailea: Fanny Cleyrat.

Laburrean