"Anbotoko Mari"

  • "Anbotoko Mari"

Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.

Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da Anbotoko Mari.

Fitxa

  • Egilea: Logela Multimedia
  • Zuzendaria: Imanol Garaizabal
  • Dramaturgia zuzendaria: Sonia Villamor
  • Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña
  • Aktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde, Ander Garaizabal
  • Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua
  • Bideoak: Basque Films, Imanol Garaizabal
  • Musika: Ander Garaizabal
  • Ikuskizun-mota: antzezlan multimedia
  • Iraupena: 55 minutu
  • Publikoa: 3-10 urte bitarteko haurrak

Bideoa


Laburrean



Hurrengo ekitaldiak