"Obsoletus"

  • "Obsoletus"

Lantegiaren ixtearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago, Ione eta Elias bakarrik geratzen direlarik. Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza bakar batekin: itxialdia berehala utzi behar dute.

Gaur egungo gizartean badu zentzurik borrokak edo zaharkitua geratu al da? Agian aldarrikapenak izatea da obsoleto dagoena?

Zergatik Obsoletus?

Azkenaldiko gatazkei begiratu azkar bat ematea aski da konturatzeko hedabideek, erantzule politikoek eta gatazkarekin lotura duten taldeek berehala erabiltzen dutela hitz hori, biolentzia, edozein gizarte mugimendu estigmatizatuz. Hitz bitan, indarkeria mota oro, nahiz eta intentsitate gutxikoa izan, zaharkitua bilakatu da, obsoletoa.

Gizartea ere orokortze honen biktima izan da, eta aldarrikapenak deuseztatzen ditu kaleratzen direnean, gatazka honen balantza zeharo desorekatuz.

Gure antzezlanean langile gatazka batean jartzen dugu arreta, eta botere galtze horretan. Langileak zaharkituta daude; aurrez galdutako partida bat jokatzen ari dira.

Agian moduak ez daude zaharkituta.

Agian zaharkituta dagoena aldarrikapenak izatea besterik ez da.

***

Obsoletus komedia bat da, komedia politiko bat. Gatazka bat kontatu nahi duena baina Anodino Teatroaren sena galdu gabe, euskarazko komedia bat, lotsagabea eta ausarta.

Fitxa

  • Aktoreak: Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino
  • Zuzendaria: Pako Revueltas
  • Testua: Aitor Fernandino
  • Eszenografiaren eta atrezzoaren diseinua: Atx Teatroa
  • Argiztapenaren diseinua: Javier Garcia (Kandela)
  • Soinu espazioa: Ruben G. Mateos
  • Euskarazko egokitzapena: Nerea Lorente Usabiaga
  • Kartelaren diseinua: Juli Cabanillas
  • Ekoizpena eta banaketa: Anodino Teatroa
  • Formatua: Aretoko ikuskizuna
  • Iraupena: 75 minutu
  • Publikoa: gazteak - helduak


Laburrean