Zirkus ikuskizunak "Compañía Amateur del Club Deportivo"-ren historia kontatzen du, historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz.
Bilbon, 1931. urtean sortutako taldea dugu, eta 1936ra arte umezurztegietara, ospitaletara eta nagusien egoitzetara irribarrea eta ilusioa eramateko helburuaz sortu zen.
Malas Compañías zirko taldeak, 90 urte geroago, artista horien azalean jartzera jolasten du, konpainiaren gertakari eta protagonista nagusiak ardatz hartuta haien emanaldiak nolakoak ziren imaginatu du eta ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria eskaintzen du, malabarismo, akrobazia, ekilibrismo, zuzeneko musika eta umore eta sorpresaz beterikoa.
Fitxa