Astra kulturarako fabrika soziala da: arlo publikoaren kudeaketan jendartearen parte-hartze zuzena bultzatzen duen espazioa. Astrak kulturaren ikuspegi zabala lantzen du; pertsonen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala dira bere oinarri eta helburu. Kulturaren ideia hau ez da mugatzen ekoizpen artistikora soilik; ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen duten ideien eta ekintzen hedapena ere barne hartzen du.