Artium Museoak, bere bildumako lanen txandakatze-programaren barruan, Jon Mikel Eubaren "PANDAMASK 2" eta "NESKA" bideoak erakutsiko ditu

  • Artium Museoak, bere bildumako lanen txandakatze-programaren barruan, Jon Mikel Eubaren

  • Bilduma, ikusgai programaren bitartez, bildumako hogei lan inguru erakusten dira museoaren erakusketa-ibilbidean, eraikineko hainbat espaziotan banatuta
  • XX. eta XXI. mendeen artean egindako lan hauetan eubak narratiba anbiguoak eta aztoragarriak osatzen ditu

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak Jon Mikel Eubaren (Bilbo, 1967) bi bideo erakutsiko ditu, museoaren ondare-funtsa eraikineko hainbat espaziotan erakusteko eta txandakatzeko Bilduma, ikusgai programaren barruan.

PANDAMASK 2, 1998 eta 2000 urteen bitartean egina, eta NESKA, 2003ko, lan aipagarriak dira artistaren obraren barruan. Artistaren lanaren ezaugarrietako bat da narratiba anbiguoak testuinguru aztoragarrietan osatzeko gaitasuna. Lan horien proiekzioarekin batera Arantza Santesteban zinemagilearen Jon Mikel Euba. Bi bideo-piezatarako oharrak testua argitaratu da.

Bi bideo horiek Bilduma, ikusgai osatzen duten hogei lan ingururekin bat egingo dute; programa horren helburua da txandaka erakustea erakusketa-aretoetako proiektuen parte ez diren museoaren bildumako lanak.

Jarraitu irakurtzen

artium.eus

  • DataUrriak 2
  • Gaia Ikus-entzunezkoa