Iparraldea Bertan 2025 zikloaren barruan.
KM Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako diskaren aurkezpena, Iparraldea Bertan zikloaren barruan:
Mattin Lerissaren Mundu zabalerako
Behorlegitarraren hirugarren lana joan den azaroan argitaratu zen. Hamar kantuk, gehienak folk moduan, osatzen dute albuma. Mundu zabalerako du izenburua; kantu gehienak berak musikatu ditu eta, aldi berean, Aguxtin Alkhat, Mixel Ducau, Jojo eta Ramuntxo, Manex Pagola eta Robert Charlebois-en doinuak berriz hartu ditu. Musikarietan, Mixel Ducau (gitarra, ukulelea, perkusioak, txirula, saxofoia) Iñaki Dieguez (eskusoinua) eta Txomin Duhalde (bateria) lagun izan ditu proiektu honetan.
Hitzegileetan, jadanik aipatutako Aguxtin Alkhat eta Manex Pagolaz gain, Itxaro Borda, Manex Erdozaintzi Etxart, Pantzo Hirigarai, Daniel Landart eta Jean-Louis Davant-en idatziak goza daitezke. Hain zuzen, Manex Erdozaintzi Etxarten kantu batek izena eman dio diskoari.
Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza... Mattin Lerissak hainbat gai jorratzen ditu azken urteetako gertakariak hausnartzeko asmoz. Diskoa abenduan aurkeztu zen 59. Durangoko azokan eta KMKn izango dugu horren lehenengo emanaldia.
Partaideak: Mattin Lerissa, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Txomin Duhalde.
(Hizkuntza: euskara)