Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Zinemaldiaren Z365 arloarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu dituen zortzi elkarrizketak urtarrilaren 14an hasi eta ekainean amaituko dira, eta hamasei profesionalek hartuko dute parte guztira. Edizio berri horretan eskeiniko diren elkarizketak hurrengo hauek dira:
Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimena KMKn egiten jarraitzen da, Santa Teresa komentuan kokatutako egoitzan, Donostiako Alde Zaharrean, eta saioak 19:00etan hasten dira ekitaldi-aretoan.
Matrikulatuen artean honako abantaila hauek eskaini ahal izango dira:
- Zinemaldirako sarrerak
- 2025eko Zinemaldiaren argitalpenaren aleak
- Harkaitz Canoren tailer baterako plazak
- Crossover Jaialdian proiekzio eta hitzaldietarako plazak erreserbatzea
Gogorarazi nahi dizuegu matrikulatuentzako plazak erreserbatu egingo direla saio bakoitzerako aurreikusitako hasiera-ordua baino 15 minutu lehenagora arte. Muga hori gaindituz gero, plaza horiek matrikularik gabe bertaratzen direnei eskainiko zaizkie.