ERESBIL - Musikaren Euskal Artxiboa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • ERESBIL - Musikaren Euskal Artxiboa

ERESBIL Fundazioak xedetzat du musika-ondarea ikertu, bildu, zaindu eta zabaltzea, bereziki Euskal Konposatzaileen ekoizpena. ERESBIL Patronatu batek zuzentzen du. Bertako partaide dira:

  •     Eusko Jaurlaritza
  •     Gipuzkoako Foru Aldundia
  •     Errenteriako Udala
  •     Errenteriako Andra Mari Abesbatza

1977an hasi zen artxiboaren erakundetzea, orduan sortu baitzen Artxiboaren Probintzi Patronatua. Udala eta Gipuzkoa herrialdearen ordezkariez osatua zegoen, baita Andra Mari Abesbatza sortzaileko eta Kaputxinoen Anaidiko ordezkariez ere.

1986ean ERESBIL – Euskal Musikalgileen Artxiboko patronatua sortu zen Eusko Jaurlaritzaren lege dekretuaren bitartez.

2011n ERESBIL – Musikaren Euskal Artxiboa Fundazioa sortu zen, aurrerantzean ERESBILen egitura eta funtzionamentua arautzen duena.

ERESBILen egoitza garai batean osagai elektrikoak egiten zituen Niessen lantegiak hartzen zuen orubean kokatuta dago. Errenteriak bizi izan zuen industri krisialdiaren eta susperraldiaren lekuko dugu eraikina; 2000. urtean lokal batzuk eraberritzen hasi ziren ERESBILen egoitza bertan jartzeko. ERESBIL Lanean hasi zenean, 1974. urtean, Errenteriako Kaputxinoen Elkarteak utzitako lokal batzuetan zuen egoitza. Eresbilen egoitza Errenteriako Hiribilduaren Kultur Zentroko eraikuntza berrien eta Errenteria Musikal Musika Eskolaren ondoan dago.

Eraikinak lau solairu ditu eta 475 m²-ko azalera; guztira 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria du. Honako aukerak eskaintzen ditu:

  •     OPAC zerbitzua edo Eresbilen datu-baseak zuzenean kontsultatzeko aukera.
  •     Eresbilen gehien erabiltzen diren materialak kontsultatzeko sarrera librea: Sarrera libreko liburutegia / Ohiko partituren eta Bilduma monumentalen Saila / Dagokion urtean hartutako aldizkariak.
  •     Eresbilen sarturik dauden euskal musikagileen 28.000 partitura baino gehiagoren laburpena.
  •     Mikroformen irakurgailua-inprimagailua.

Non