Eneritz Furyak "hhh" diskoarekin itzuli da. Bere hirugarren albumean aldaketa sumatzen da lehen entzunalditik. Bere proposamenak poparen, esperimentazioaren, sustraien, zarataren eta egungo gaien arteko bidea egiten du, sinergia aparta eta magnetikoa sortuz.
Hatxe, Mono Irazi, Oriol Flores Arisa, Fer Apoa bezalako musikarien kolaborazioa du albumak, eta portadaren diseinua Aidan Hermans-en eskutik dator.
Track list:
- Hiltzen uztera
- Luzaz
- Azkenagina (ft. Fer Apoa)
- Zelatari
- Argia
- Hobietan muxu
- Begiztan (ft. HATXE)
- Hegoa
- Antzinako hondakinak
Entzun hemen: