"Artxibo biluzia"

  • "Artxibo biluzia"
  • "Artxibo biluzia"

SINOPSIA

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; "Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki", kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: "Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?".

Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

ARTXIBO BILUZIA PROIEKTUAZ

"Joan Mari Torrealdai ikerketa beka" jarri dute martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua.

Dokumentazio lana iraganaren inguruan narrazio bat sortzen lagundu ahal digun langintza da. Narrazio hori beti orainean ematen da, gaurko begiekin, eta etorkizunera proiektatzen da, arrastoek beren kabuz denboran hitz egingo duten itxaropenarekin. Ikerketa eszenikoko proiektu honetan Metrokoadroka kolektiboak prozesu horren une bati erreparatu dio batez ere: izan daiteke dokumentua, bere horretan, akzio bate pizgailua? Izan daiteke dokumentu bat gorputzak martxan jartzen dituen detonantea?

Proiektu hau bi ildotan gauzatuko du Metrokoadroka kolektiboak: batetik, performance-laborategi bat, idazketa dramatikoan eta akzio eszenikoan oinarritua, Euskal Herriko hainbat espazioetan gauzatuko dena (Gasteizko Baratza aretoan eta Oiartzungo Ehuntze espazioan, besteak beste). Bestetik, formatu txikiko pieza eszeniko bat, ekintza performatiboaren bitartez publiko talde txikiekin zuzenean dialogatuko duena.

FITXA

  • Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran
  • Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan
  • Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide
  • Argiztapena: Imanol Garcia
  • Ekoizpena: Josu Zubia
  • Promo argazkiak: Amets Badiola Rubio
  • Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza eta Nagore Legarreta
  • Aliatuak: Azala Kreazio Espazioa, Kampai Espazioa, Laudioko Kultur Faktoria, Ehuntze Espazioa, Baratza Aretoa
  • Bultzatzaileak: Jakin eta Usurbilgo Udala


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Metrokoadroka Sormen Laborategia
  • KonpainiaMetrokoadroka
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2024


Hurrengo ekitaldiak