Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak latsarien lan gogorra gogorarazi nahi du; izan ere, egindako lana ezinbestekoa izan da herritarren eta familien osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko. Hala, hamahiru emakumek beren esperientziak kontatzen dizkigute, eta garbitokiak nolakoak ziren eta non zeuden ere esaten digute. Dokumentalak batez ere Bilboko errealitatea du ardatz, baina Euskal Herriko beste toki batzuetako kontakizunak ere biltzen ditu.
Estibaliz Maguregik, Argenis Mesak, Marta Brancasek eta Irune Lauzirikak film hunkigarri hau proposatzen dute emakume langileei lapurtutako memoria itzultzeko.
Fitxa
- Zuzendaria: Estibaliz Maguregi
- Zuzendari laguntzaileak: Argenis Mesa, Marta Brancas, Irune Lauzirika
- Latsariak: Ángela Álvaro, Teresa Ayo, Mercedes Carreiras, Felisa Gabikagogeaskoa, Amaia Loizaga, Milagros Moja, Pili Moja, Rosi Mugira, Mari Cruz Pajares, Teresa Puertas, Carmen Salinas, Carmen San Martín, Josefina Urra
- Zuzendari artistikoa: Argenis Mesa
- Historiaren zuzendaria: Marta Brancas
- Ekoizpena: Irune Lauzirika
- Argazkia: Estibaliz Maguregi, Amaia Santamaría
- Zuzeneko soinua: Pello Maudo
- Jatorrizko musika: Irune Herrero - La Kora
- Soinuaren postprodukzioa: Oier Palomo
- Performancea: Argenis Mesa
- Hizkuntza: euskara, gaztelania
- Iraupena: 45 minutu