Izaro eta Clara, 17 urteko bi neska, begirale lanetan ari dira haurrentzako udaleku batean. Egun sargori batean, Clarak musu emango dio lagunari. Izaro, desioz gainezka, noraezean geratuko da, gertatu zaiona kudeatu nahian, eta Clarari nahi duen lekura jarraitzeko prest egongo da.
Fitxa
Zuzendaria
Maider Oleaga. Zenbait dokumental idatzi eta zuzendu ditu, gero SEMINCI, Xixón, ZINEBI eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu direnak. Elías Querejeta Zine Eskolako kolaboratzailea da, eta 2020an Euskal Zinemaren Irizar Sariko epaimahaiko kide izan zen. Oraintsu gidoi onenaren sariak irabazi ditu Donostiako azken Zinemaldian Kuartk Valleygatik, eta Bilboko ZINEBI jaialdian Kinka film laburrarekin.