"Irati"

  • "Irati"

VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela.

Urte batzuk geroago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, "izena duen guztia bada".

Fitxa

  • Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo
  • Gidoia: Paul Urkijo Alijo
  • Ekoizleak: Iñaki Buruchaga, Joanjo Landa, Paul Urkijo
  • Ekoizle elkartua: Miguel Menéndez de Zubillaga
  • Ekoizle ordezkaria: Manu Paino
  • Ekoizle eragilea: Jone Miren Goenaga
  • Produkzio zuzendaria: Javier Arsuaga
  • Argazki zuzendaria: Gorka Gómez Andreu (ASC)
  • Arte zuzendaria: Mikel Serrano
  • Jantzien zuzendaria: Nerea Torrijos
  • VFX gainbegiralea: David Heras
  • Zuzeneko soinua: Andrea Sáenz
  • Soinu diseinua eta nahasketak: Iosu González
  • Soinu muntatzailea: Maider Blazquez
  • Soinu banda: Aranzazu Calleja, Maite Arroitajauregi
  • FX protesikoak: Pedro Rodríguez
  • FX errealak: Jon Serrano
  • Akzioen koordinatzailea: Ricardo Cruz
  • Musikaren konposatzaileak: Maite Arroitajauregi, Aranzazu Calleja
  • Iraupena: 114 minutu

Informazio gehiago


Laburrean