"Hegoak"

  • "Hegoak"

Garbiñe Insausti kantari eta aktorea eta Iñaki Salvador piano jotzaile ezaguna batu dira oraingoan, Hegoak kontzertua eskaintzeko. Ikuskizuna bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.

Hegoak ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.

Gainera, gonbidatu berezi bat izango da: Maider Zapirain biolontxelista.

Fitxa

  • Ahotsa: Garbiñe Insausti
  • Pianoa: Iñaki Salvador
  • Biolontxeloa: Maider Zapirain
  • Zuzendaritza: Garbiñe Insausti
  • Musika moldaketak: Iñaki Salvador
  • Argiztapenaren diseinua: Jorge Urrizola
  • Gune eszenikoa: Garbiñe Insausti
  • Prentsa: María Díaz
  • Ekoizpena: Kulunka Teatro
  • Banatzailea: Portal 71


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Kulunka Teatro
  • KonpainiaKulunka Teatro
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2022


Hurrengo ekitaldiak

  • Maiatzak 3

    Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa [Getxo]