"Ethan Frome"

  • "Ethan Frome"

Bilduma: Literatura Unibertsala. Zenbakia bilduman: 185.

Azala: Alain Urrutia.

Landa eremuko herrixka batean gertatzen da istorioa, idazleak asmatutako Starkfield herrian, hain zuzen ere (Massachusetts). Maitasun istorio ezinezko bat kontatzen du, Ethan Frome gaztearen eta hura baino zenbait urte zaharragoa den Zeena gaixobera eta mesfidatiaren arteko ezkon bizitza ilauna abiapuntu hartuta. Senar-emazteek ez dute seme-alabarik eta Mattie Silver, Zeenaren lehengusina gaztea, etxean hartzen dute neskame, umezurtza baita.

Hemen kontatzen den triangelua, beste norbaiten eskutan, erraz izan zitekeen melodrama bat edo maitasun istorio eskas bat. Whartonek, aldiz, balio literario handiko obra osatu zuen: atmosfera iradokitzaileak eta gozoak sortzen ditu hizkuntza zehatza eta zenbaitetan poesiatik hurbilekoa baliatuz, eta pertsonaiak, itxuraz soilak badira ere, nortasun handiz hornitzen ditu, introspekzio psikologiko nabarmenaz.

Egilea

Edith Wharton oso gaztetatik hasi zen poesia eta fikzioa idazten, hamaika urte zituela bere lehen eleberria idazteko saiakera egin zuen. Hamabost urte zituela argitaratu zuen bere lehen idatzizko lana, alemanierazko poema baten ingelerazko itzulpena. Edithen familiak ez zuen nahi bere izena agertzea argitaratutako lanean, idaztea ez zelako bere garai eta kategoriako emakume batentzako moduko jarduera bat.

Itzultzaileak

Miren Arratibel (Donostia, 1969). Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste. 2015eko Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria irabazi du Steinbeck-en Perla liburuagatik.

Aintzane Atela (Pasaia, 1969). Era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen ditu: testuliburuen itzulpenak eta zuzenketak, literatura itzulpenak, dibulgazioko testuak, operak, testu tekniko eta administratiboak... 2018ko Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria irabazi zuen "Konkorduna" eta Mila eta bat gau liburuko beste ipuin batzuk liburuaren itzulpenagatik.

Erosi Ethan Frome liburua:

Aurki ezazu zure liburutegian

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 228 KB)

Igela

Laburrean

  • Egileak Edith Wharton
  • ItzultzaileaMiren Arratibel, Aintzane Atela
  • ArgitaletxeaErein, Igela
  • Zenbatekoa18,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua176
  • Argitalpen-urtea2022
  • ISBN978-84-9109-826-3