Rueda deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantaz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaveren testuak musikatu ditu.
Jon Agirrezabalaga (WAS) izan da ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Bilboko "El Tigre" estudioan burutu dute lana.
Bereziki nabarmendu gura genuke 30 ahots gaztez osatutako "Euskeria" abesbatzak hainbat kantutan hartu duela parte, Rueda diskoan musika tresna-nagusia ahotsa den seinale.
Abestiak
1. Ihes puntua (3:51)
2. Foto zaharrak (3:39)
3. Hokusairen olatua (5:21)
4. Zahartzeko modurik onena (3:58)
5. Neguko langileak (4:22)
6. Bide erdian (4:16)
7. Leun bazatoz (3:52)
8. Zerua bakarrik da (4:21)