Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortutako KHAMI taldea garrantzi eta maila handiko artista euskaldunen topagune gisa sortua izan da. Proiektu honek Euskal kultura eta musika, munduko beste zenbait musikekin nahasten ditu.
Ikuskizunetik ikuskizunera, artista askoren topaleku izan da KHAMI, Euskal Herrian tradizio musikal desberdinen bidegurutze bilakatuz. Bazzque World Sounds deituriko KHAMIren lehen lana 2015ean argitaratu zen. KHAMIren lehen proiektua txistuan oinarrituta bazegoen, Mugak deituriko bigarren lanean protagonistak kantua eta perkusioa izan ziren. Horrela izanik, KHAMI eta KALAKAN 2018. urtean zehar elkartu eta Mugak deituriko ikuskizuna estreinatu zuten.
2019ko azaroan disko berria grabatu zuten Mecca Recording estudioan. Mugen dantza izena duen lan hau 2020ko azaroan argitaratu zen, eta lan berri honetan Efrén López, Alboka Folk Taldea, Garikoitz Mendizabal, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Ander Garcia, Kimu Txalaparta eta Leire Berasaluze Leturiak hartzen dute parte, Carlos Sagi eta Iraide Ansorena proiektuaren zuzendariekin batera.
Abestiak
1. Choriñarin -bideoa-
2. Laskurain
3. Martxan -bideoa-
4. Santur
5. Maitea Kattalin
6. Villa Lola
7. Orro txikia
8. Sagar dantza
9. Segi!