"Hemen herensugeak daude"

  • "Hemen herensugeak daude"

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza horien guztien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.

2015ean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jotzaile den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koruak), Joshka Natke (baxua, koruak) eta Ander Berzosa (bateria) eta Lide Hernando bera biltzen dira Liher izenaren azpian. 2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten; eta, 2018an, Tenpluak erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Ia 100 kontzertu eman zituen taldeak bigarren lan luzea aurkezten, bai Euskal Herrian, baita espainiar estatuan eta Europako hainbat herrialdetan ere.

Oraingoan, rock astunaren bidetik jarraituz, apustu sendoa egin du laukoteak. 50 minutu pasatxo dituen diskoa konposatzeaz gain, grabaketa prozesu osoa Euskal Herritik kanpo egitea erabaki dute lehen aldiz. Sant Pere Molanta herriko (Bartzelona) Cal Pau estudioan eta Sant Feliu de Guíxolseko (Girona) Ultramarinos Costa Brava estudioan izan dira Borja Pérez eta Santi Garcíaren (The Capaces, Toundra, Za!, Standstill, La M.O.D.A.) eskuetan hiru astez diskoa atondu, grabatu eta nahasten.

Liher Interneten

Webgunea
Twitter
Facebook
Instagram
YouTube
Bandcamp

Abestiak

1. Gorri ilun (4:01)
2. Ezti eta etsizko egunak (3:31)
3. Estoldak gainezka (2:45)
4. Teloia (4:04) -bideoklipa-
5. Testigantza (3:18)
6. Oskarbi (4:29)
7. Larrua eta iraina (3:01)
8. Marte (3:56)
9. Zulo bat gehiago (3:58)
10. Ihesaren dantza arrotza (2:38)
11. Malinche (3:50)
12. Zure azal (2:51)
13. Thelma & Louise (4:01)
14. Hemen herensugeak daude (5:03)

Liher

Laburrean

  • Egileak Liher
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright