"Azal berritzen"

  • "Azal berritzen"

ESTI ETA MIKEL MARKEZ kantariek Azal berritzen diskoa kaleratu dute. Hamar kanta berri batu dituzte, Esti Markezek sortutako bost abesti berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost.

Doinuak beraiek sortuak badira ere, idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia ditugu. Alderdi musikala Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin landu dute lehenik, konponketak laukotean burutu dituztelarik. Biolina, biola, mandolina, akordeoia, trikitixa, pianoa, tinplea eta gitarrak aurkituko ditugu.

Kolaboratzaileak ere izan dituzte. Ane Bastida baxuarekin, Iker Lauroba bateriarekin, Olaia Inziarte eta Eneritz Aulestiak beren ahotsekin ere parte hartu dute Esti eta Mikelen lan berri honetan. Toti Martinez de Lezea idazleak ere bere poema bat errezitatzen du gonbidatu berezi moduan.

Grabaketak Mikel Markezek Orion, eta Axular Arizmendik Mutrikuko AME Estudioan egin dituzte. Nahasketa eta masterizazioa berriz, Victor Sanchezek Donostiako Elkar Estudioan burutu ditu.

Erosi Azal berritzen diskoa:

Abestiak

1. Bila nazazu -bideoa-
2. Printzesak eta printzeak
3. Ez da bizitza
4. Zenbat denbora da hondartza
5. Maitasun kanta bat
6. Zigor zeldetan
7. Zer nahi dugun jakitea
8. Oroitzapenek esnatu naute -bideoa-
9. Zer da maitasuna
10. Miloika bider


Laburrean

  • Egileak Esti eta Mikel Markez
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright