Los Angelesen bizi den zinema-zuzendari gaztea da Oliver. Gau batean webgune erotiko batean sartu, eta ohartuko da bere arreba txikia, Aurora, bideo esplizitu bateko protagonista dela. Ikusitakoagatik harrituta eta nahastuta, Madrilera joateko erabakia hartuko du, hainbat urtez familia bisitatu gabe egon ostean. Horrela ekingo dio erantzunak bilatzeko bide obsesibo bati, asaldurara eta irudiaren egiara eramango dion bidaia intimoari; mendekotasun eta manipulazioz beteriko istorio bat da, moralaren mugei buruzkoa eta bizitzako eta ikus-entzunezko inozentzia galtzeari buruzkoa.
Pedro Aguilerak (Donostia, 1977) Mexikon lan egin du Carlos Reygadas (Batalla en el cielo, 2005) eta Amat Escalante (Sangre, 2005) zuzendarien laguntzaile-lanetan. La influencia (2007) izan zen berak zuzendutako lehen film luzea, eta Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen. Pedroren bigarren lana, Naufragio (Hondoratzea, 2010), Donostia, Nantes, Morelia eta Hanburgoko zinema-jaialdietan izan zen eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Sevillako nazioarteko zinema-jaialdian. Demonios tus ojos Rotterdameko zinema-jaialdian lehiatu zen eta hainbat sari lortu zituen Malagako zinema-jaialdiko ZonaZine sailean.
Informazio gehiago: https://www.facebook.com/demoniostusojoslapelicula/
Fitxa