2024a ere Danbaka urtea izango da, bueltan dator-eta Debagoieneko Musika Lehiaketa. Seigarren aldia izango da aurtengoa, eta Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Lau jaialdi izango dira, urritik abendura, eta final handia, urtarrilean.
Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko aukera zabalik dago, eta komeni da lehenbailehen izena ematea. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du aurten ere, Bergarako Udalaren laguntzarekin.
Edizio guztietan bezala, denetariko estilo eta formatuak izango dira ondo etorriak. Gainera, ez zaie aterik itxiko 2022an parte hartu zutenei.
Debagoieneko hamasei taldek hartu ahalko dute parte lehiaketan. Hamabost talde Danbakako epaimahaiak aukeratuko ditu; azkena, publikoak, haien botoen bidez. Zuzeneko emanaldiak izango dira epaimahaiak baloratu beharrekoak. Hala, seigarren edizio honetan lau kontzertu antolatu dira, urriaren 25ean hasi eta abenduaren 13ra. Final handia urtarrilaren 17an jokatuko da. Aurten ere, beraz, kontzertu guztiak ostiralez, 21:30ean hasita, Bergarako Seminarixoan. Edozein eratako musika estiloak onartuko dira. Sarietan ez da nobedaderik izango. Sari nagusia izango da diskoa grabatzea; Publikoaren Saria bideoklip bat eta aurreratzen dizuegu aurten ere egongo dela Danbaka-Ekinez saria, talde aukeratuak 2025eko Ekinez jaialdian jotzeko aukera izango du-eta.
Izen ematea zabalik dago. Irailaren 22ra arte eman ahalko dute izena Debagoieneko musikariek. Edozein estilotako bakarlariak eta taldeak onartuko dira. Baldintza izango da parte-hartzaileetako bat –gutxienez– Debagoienean erroldatuta egotea.
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.