Los grupos Sua y Neomak girarán juntos por Asia

  • Los grupos Sua y Neomak girarán juntos por Asia

Urriaren 6tik 15era bitarte, Korea eta Japoniako jaialdi zein areto garrantzitsuenetan ariko dira zuzenean.

Sua lauko bizkaitarrak eta Neomak zazpikote gipuzkoarrak elkarrekin egingo dute Asia mendebaldeko bira. Urriko lehenengo hamabostaldian izango da, eta Korea nahiz Japoniako plaza garrantzitsuetan ariko dira.

Lehenengo geltokia Hego Koreako hiriburua dute, Seul, bertan egingo baitute Zandari festa (urriaren 6an Suak, 7an Neomak-ek). Azokako showcasean emango dute kontzertua, Asiako programatzaile eta musika arloko langileen aurrean. Eta, gainera, Musinsa Garage areto mitikoan Basque Night edo Euskal Gaualdia egingo dute hilaren 7an, eta han ere izango dira.

Japonian bi lekutan emongo ditue kontzertuak: Japoniako Fight For Rights edizinoan, batetik; Tokioko Chofu Cross aretoan. Han, Sua eta Neomak taldeez gain, Caribbean Dandy, Johnsons Motorcar eta Ray? Oh… Needa!! taldeak ariko dira zuzenean.

Euskal Herrira itzuli aurretik, Japonia erdialdeko Minakami herrian egiten duten M Festival jaialdian hartuko dute parte bi egunez.

entzun.eus

  • Fecha7 de Septiembre
  • Temática Música