Fernando Tarancón: «Gracias a la novela gráfica, el cómic está viviendo uno de sus mejores momentos»

  • “80ko hamarkadan leherketa izan zen komikiaren munduan, baina puztuegia eta ganorarik gabea. Azken urteotan, ordea, hazkundea oinarri sendoagoen gainean gertatzen ari da”.

  • Fecha19 de Septiembre
  • Temática Literatura

Joker komiki denda 1994an zabaldu zuen Bilbon Fernando Tarancónek (1971, Bilbo), kazetaritza ikasketak amaitu berritan. Geroago etorri zen Astiberri argitaletxea, 2001ean. Garai latzak igarota, badirudi egun aro gozoa bizi duela komikiak eta horren isla da Joker-Astiberri bikotea. Iaz denda Euskalduna kaleko egoitza handiagora eraman zuten eta argitaletxeak 500 titulu ditu argitaratuta, hamabost urte bete dituen urte honetan.

Liburu-saltzaile eta editore rolen arteko harremana nola daramazu?

Bata bestearen ondoren etorri denez, alderdi guztiak kontuan hartzen ikasi dut. Batzuk besteei buruz gaizki esaka entzuten ditudanean... gauzak ez dira zuri ala beltz. Liburu dendak zein argitaletxeak ixten dira, beraz, arrazoia hor nonbait egongo da. Gainera, emaztea ilustratzailea da eta badakit zer gogorra den haientzat bakarka lan egitea. Indarrak gehitzea da kontua, ez kentzea.

Ondo doakizuela dirudi.

Bai, ez daukagulako gastu handiegirik edo azpiegitura erraldoirik. Apurka-apurka hazten joan gara eta, hasieran hain gaizki pasatu genuenez, kostatu zaigu konturatzea hobeto ari ginela, zortzi urte generamatzala galerarik gabe. Tira, ez dugu egundoko soldatarik eta ez dugu autorik, baina ez zen hori gure helburua.

Erreferentzia nagusia bilakatu zarete Espainiako Estatuan?

Nobela grafikoaren eztandarekin batera heldu ginen, hasieratik ikusi genuen etortzen eta bat egin genuen berehala. Erreferentziazko argitaletxe bihurtu gara Espainiako egileen artean, baina horrek ez du esan nahi gugandik kanpo egile onak ez daudenik. Saiatzen gara egileak ondo tratatzen eta eurek estimatzen dute gure lan egiteko modua. Berriki, egileekiko negoziazioetan bik esan digute gure zatia igotzeko, gutxiegi eskatzen genuela.

Orokorra da, baina. Ondo dabil komiki mundua.

Bai, 80ko hamarkadan leherketa bat izan zen, baina puztuegia eta ganorarik gabea. Azken urteotan, ordea, hazkundea oinarri sendoagoen gainean gertatzen ari da, irakurle berriak sartzen ari dira, lanak gero eta hobeak dira. Nobela grafikoari esker, egungoa komikiaren inoizko garairik onena da irakurlearentzat. Duela urte batzuk literaturazale edo zinemazale despistaturen bat komiki interesgarri baten bila dendan sartzen bazen, ezer gutxi genuen hari eskaintzeko, Maus-en lehenengo zatia, Carlos Giménezen Paracuellos eta beste lau edo bost titulu zeuden. Egun, berriz, nobelan edo saioan irakurtzen dugunak badu islarik nobela grafikoan, are, bertara heldu den jende asko komikitik pasatu gabea da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente