Argia ikusi du azkenik
Hilotz taldearen disko berriak:
Giza Ankerkeria. Urte amaierarako iragarrita zegoen, baina bistan da zertxobait atzeratu egin dela.
Taldekide aldaketekin batera, estilo aldetik ere eboluzioari bide eman dio Hilotz-ek. Thrash metala jorratzen hasi baziren ere, gaur egun death eta black metala ere uztartzen ditu hirukoak.
2015eko abuztua eta abendua bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu dute diskoa. Bateria eta ahotsa Tolosako lokalean grabatu dituzte. Bateriaren grabaketa
Ander Zubillagaren esku egon da. Baxua eta gitarra, aldiz,
Borja Mintegiagaren Lezoko estudioan. Edizio, nahas-
keta eta masterizazio lanak
Ekaitz Garmendiak (Extinction, Legen Beltza) osatu ditu Karrantzako Black Storm estudioetan.
Diskoa zuzenean aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte hurrengo hilabeteetan. Hona hemen, konfirmatu dituztenak:
- 16/02/27 Sir Laurence's - W:O:A Metal Battle (Oviedo)
- 16/03/05 Infernu taberna (Iruñea)
- 16/03/26 Donibane Garaziko gaztetxea
- 16/04/08 Niessen aretoa (Errenteria)
- 16/04/09 Plentziako gaztetxea
- 16/05/06 Mogambo aretoa (Trintxerpe)
- 16/05/22 Edaska aretoa (Barakaldo)