Lautan Hiru 2025: "ARIMA ETA BIHOTZA"

Bilbao 27 de diciembre 2025
  • Lautan Hiru 2025: "ARIMA ETA BIHOTZA"
  • Lautan Hiru 2025: "ARIMA ETA BIHOTZA"

Dentro del programa del festival Lautan Hiru 2025.

2060. urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladan aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako, ez du apenas etxeko zereginik egiten; gero eta narrasago, dezente (edo indezente) alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.

Pertsonaiak:

Antzezlan honetako bi pertsonaiak A eta B dira, izan zitezkeelako Asier eta Begoña, edo eta Ane eta Bittor, izan zitezkeelako ere Ane eta Begoña, edo eta Bittor eta Asier, izen horiek 2060. urtean oraindik ere erabiliko badira. Edozelan ere A zahartxoagoa da B baino.

A-k 50 urte inguru ditu, itxura narrasa, zarpaila. Argia, adinak ematen duen patxada baten jabe. Neurriz hitz egiten saiatzen da uneoro, haserretzen den arte. B gaztea da, 25 urte inguru. Bizia, erretxina, laster aztoratzen dena. Noblea, “bihotz” onekoa, justizia zalea, erromantikoa, pasio premia izugarriaz.

Fitxa artistikoa:

  • Aktoreak: Mikel Losada, Anje Oregi
  • Zuzendari laguntzaile: Ana Meabe
  • Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Produkzioa: Tartean Teatroa
  • Banaketa: Myriam Gartzia
bilbao.eus

En breve

  • Tipo Teatro
  • CompañíaMikel Losada – Anje Oregi
  • Fecha 27 de diciembre 2025
  • Horario19:00
  • LugarKalderapeko
    Bilbao
  • Precio4 €
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Bilbao

Dónde