Club de lectura: "Erreka haizea" (Sonia Gonzalez)

Leioa 19 de junio 2025
  • Club de lectura: "Erreka haizea" (Sonia Gonzalez)

Sonia Gonzalez idazlearen Erreka haizea liburuari buruzko irakurketa kluba antolatuko da.

Dinamizatzailea: Yurre Ugarte

Laburpena:

Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da Sonia González liburu honetan, munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra.

Pertsonala politikoa dela esaten dugunean, gauza askori buruz ari gara. Besteak beste, arlo pribatuan gertatzen dena ere politikoa dela, politikak bizitzaren arlo guztiak bustitzen dituela. Egunerokotasuna politikoa dela erakusten digu egileak orriotan, eta bizipen konpartituak egiten duela pertsonala kolektibo.

Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Zoramenera eta heriotzara hurbildu eta zauriak sendatzeaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.


En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 19 de junio 2025
  • Horario18:30
  • LugarKultur Leioa
    Plaza José Ramón Aketxe, 11
    Leioa
    Web
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Kultur Leioa, Leioa

Dónde