"Irati" (Paul Urkijo)

Sare 24 de mayo 2025
  • "Irati" (Paul Urkijo)

VIII. mendean, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa. Eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaria: Paul Urkijo
  • Gidoia: Paul Urkijo
  • Musika: Maite Arroitajauregi, Aránzazu Calleja
  • Antzezleak: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagure Aranburu, Elena Ruíz...
  • Urtea: 2022
  • Iraupena: 111 minutu
  • Bainet, Ikusgarri Films, Kilimedia, Irati Zinema AIE
  • Hizkuntza: jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin

 

EKE

En breve

  • Tipo Cine y audiovisuales
  • Fecha 24 de mayo 2025
  • HorarioIluntzean
  • LugarLeizeak
    Sare
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Sare

Dónde