"MAITE ZAITUT FESTA ERRALDOIA" (homenaje a Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

Barakaldo 3 de mayo 2025
  • "MAITE ZAITUT FESTA ERRALDOIA" (homenaje a Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

Herri omenaldi erraldoi batek ‘MAITE ZAITUT’ esango die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, Bizkaia Arena-BEC! aretoan.

Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte beteko dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak. 2025eko maiatzaren 3an izango da “festa erraldoia” Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan, eta 14.000 pertsona biltzea espero da.

Esku askotara jositako ikuskizun hunkigarri eta dibertigarri baten bueltan denok haur bilakatzea izango da helburua, sudur gorria jantzi eta pailazoen unibertso
magikora jauzi egiteko. Oholtzan, ordea, ez dira pailazoak eurak ariko: haiek oholtzatik zein publikotik omenduak izango dira.

‘Maite Zaitut’ festa erraldoirako sarrerak azaroaren 29an 11:00etan jarriko dira salgai, online, nikeremaitezaitut.eus atarian. Sarrera fisiko batzuk ere salgai jarriko dira ate-joka dugun Durangoko Azokako zenbait postutan. Guztiak ere 15 euroan izango dira salgai: bai pistakoak, omenaldia zutik gozatu nahi dutenentzat, eta baita gradakoak ere, emanaldia eserita bizi nahi dutenentzat.


En breve

Dónde