"Ideiatik bideojokora ikastaroa"

Vitoria-Gasteiz Del 22 de abril 2025 al 25 de abril 2025
  • "Ideiatik bideojokora ikastaroa"

"Lau saioko lantegi honetan, ikasleek ideia batetik abiatuko dira, ideia hori garatu eta bideojoko sinple bat sortuko dute. Tresna errazak erabiliz, munduak eta mailak sortuko dituzte, eta hauek elkarbanatuko ditugu. Horrez gain, bideojokoen diseinua eta funtzionamendua ulertzeko aukera izango dute adibide sinpleen bidez. Gainera, parte-hartzaileek pixel-art ikasteko aukera bikaina izango dute! Marrazketa-teknika azkar hau bideojokoetan tradizionalki erabili izan da.

Ibai Aizpurua | Ibai Aizpurua Irungo bideojoko garatzaile eta artista da, eta Zomorro Studio izeneko estudio independentean ari da lanean. Bere proiektu ezagunena Barraka da, IV. Durangoko Azokako Sorkuntza Bekaren irabazlea izan zena 2021ean. Joko honek herri bateko feria batean girotutako abentura eta puzzleak aurkezten ditu. Aizpuruak stop motion teknikarekin eta plastilinaz egindako irudiak erabiliz garatu du, estilo nostalgiko eta berezi bati esker. Lan honek hainbat sari jaso ditu, tartean Weird Market jaialdiko Weird Plus saria, teknika artisau eta digitalak modu berritzailean uztartzeagatik."

  • Oharra: Jarduera honetan umeek/gazteek bakarrik hartuko dute parte. Guraso edo laguntzaileek Izaskun Arrue Kultruguneko (IAK) ate nagusira lagundu ahalko dituzte umeak/gazteak.

Adina: 10 - 14 urte

iak.eus

En breve

Dónde