EURILEKUAK. Kultur-udalekuak

Vitoria-Gasteiz Del 22 de abril 2025 al 25 de abril 2025
  • EURILEKUAK. Kultur-udalekuak

"Geu Elkartea-rekin elkarlanean, apirileko oporraldian zehar, 8 eta 10 urte arteko umeei zuzendutako Eurilekuak antolatu ditugu. Eurilekuak apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean goizeko 9:00etatik 13:00ak arte izango dira IAKn (Errementari kalea, 30). Lau egun hauetan zehar euskaraz gozatzeko eta kulturaz bustitzeko aukera izango dugu, harreman berriak eraikiko ditugu eta jolasaren bidez, kultura eta sormena lehen eskutik ezagutuko ditugu. Animatu zaitez Gasteizko euskararen etxeko lehenengo Eurilekuen parte izatera!

Eurilekuetako plazak izen-ematearen ordenean gordeko dira, oporretan euskaraz sortu, ikasi, ikertu eta lagunak egin ditzazuen!"

  • Oharra: Jarduera honetan umeek/gazteek bakarrik hartuko dute parte. Guraso edo laguntzaileek Izaskun Arrue Kultruguneko (IAK) ate nagusira lagundu ahalko dituzte umeak/gazteak.

Adina: 8 - 10 urte

iak.eus

En breve

Dónde