Gernikako Lekuek 2025: ANTXON SAGARDUI & ELSA KBLESS

Gernika-Lumo 12 de abril 2025
  • Gernikako Lekuek 2025: ANTXON SAGARDUI & ELSA KBLESS

Dentro del programa de Gernikako Lekuek 2025.

"Arrano tabernak kontzertu bat eskeiniko du bere terraza ederrean ANTXON SAGARDUI eta ELSA KBLESS-en eskutik, bakoitza bere bide propioarekin, baina ekitaldi honetarako bat egingo dutenak, esperimentazioa eta inprobisazioa oinarri hartuta. Proiektu komun bat ez izan arren, agertoki berean elkartuko dira, unean unean sortzen den musikarekin jolasteko.

Elsa Kbless mikrofonoaren atzean ibiliko da, bere ahots bereziarekin eta hitz zorrotzekin inprobisazioa gidatuz, eta Antxon Sagardui, berriz, soinu berrien hautaketa zaindua ekarriko du, elektronikaren, giro atmosferikoen eta reggae, roots reggae, ska, raggamuffin zein dub techno estiloen artean ibiliz.

Guzti hau borobiltzeko, Surk.O-k biniloz osatutako sesio batekin reggaearen unibertsoan murgiltzera gonbidatzen gaitu, erritmo gozo eta sakonen bitartez giroa bustiz eta esperientziari amaiera berezi bat emanez.

Zuzenerako griñak eta entzulearekiko hurbiltasunak esperientzia ireki bat sortzen dute, non ikus-entzuleek ere parte hartzen duten, inprobisazio kolektiboaren bidez une paregabeak sortuz."


En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 12 de abril 2025
  • Horario17:00
  • LugarArrano Taberna
    Gernika-Lumo
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Gernika-Lumo

Dónde