Literatura feminismotik: "Haragia" (Eider Rodriguez)

Hernani 8 de abril 2025
  • Literatura feminismotik: "Haragia" (Eider Rodriguez)

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Gidaria: Alaine Agirre

Oraingoan: Haragia. Eider Rodriguez

Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren narrazio bilduma hau, eta liburuko lehen kontakizunak eman dio izena: Haragia. Aiztoaren ahoan ebakitzeko kinkan diren pertsonaiak dituzu hemen: bizi-aldi berri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduran ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernatzen ditu gehienetan, gupida higatu batez noiztenka.

Informazio gehiago Udal Liburutegian

 


En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 8 de abril 2025
  • Horario18:30
  • LugarBiteri Kultur Etxea
    Nafar kalea, 18
    Hernani
    Web
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Biteri Kultur Etxea, Hernani

Dónde