Aitor eta Ane, berez, aktoreak dira. Badakite zer den herriko plazetan aritzea.
Bolorik ez dagoenean ere jan egin behar da, eta badakite zer egin. P plana daukate buruan aurrera egiteko: familien soroetatik ateratzen diren patatak salduko dituzte.
Arabako merkatu guztietan ibili dira buru belarri. Show bat direla diote batzuek; beste askok, berriz, lotsagabe hutsak direla, "chips" eta "potatoes" saltzen dituztela, baina argi dago bi hauek 0 km-koak direla.
Patata minak dira, eta harro daude!